2015/01/13

Sopelako Irakurle Taldea jaio da. Urtarrilaren 15ean izango da aurkezpena



Irakurtzea gustuko baduzu… zorionekoa zara! Urtarrilaren 15ean Sopelako Irakurleon Kluba jaioko da eta.

Aurkezpena 18:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean, Bernardo Atxagaren saioaren aurretik.

Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak:

19:00etatik 20:30ak arte. Hurrengo hilabeteetan hainbat idazle gerturatuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo da.

Aurkezpenera joateko aukerarik ez baduzu baina taldean parte hartu nahi baduzu, deitu 688 654 770 telefonora.

Aurkezpenaren egunean bertan, Bernardo Atxagak “Nevadako egunak” liburuaz berba egingo du. Atxaga abenduan etortzekoa zen, baina beste konpromiso bat dela eta hitzordua bertan behera utzi behar izan zuen. Bere solasaldia 19:00etan hasiko da.

No hay comentarios: