2015/04/20

Argihizkiak 2015



Argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa

Zer da?
ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu Getxo Euskaldun elkartea eta HIRUKA komunikazio-taldea.

Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak?
Aitxu, Berbots, Bizarra Lepoan, Leioako Berbalagun, Berangoko Udala, Getxoko Udala, Leioako Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.


No hay comentarios: