2012/03/08
Itzultzaile automatiko berria
2012/03/07
Ejk EAEko V.inkesta soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu
Beste ondorioen artean, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik aditzera eman duenez, “16 urte edo gehiagoko biztanleen %32 elebiduna da (2006an baino 2 puntu gehiago), %17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra. EAEko elebidunak etengabe ari dira gora egiten. Gaur egun, portzentaje horien arabera, 16 urtetik gorako 600.050 elebidun daude EAEn, 1991n baino 181.000 gehiago”.Sustatu
2012/03/04
Musutruk

http://eguzkimuxutruk.blogspot.com/
Salda badago
ZUZEU.COM
2012/03/02
2012ko kantaldia, ekainaren 15ean
Zer dago lurpean?

Zortzi kobek osatzen dute Lurpea egitasmoa: Bizkaiko Koben Koba (Karrantza) eta Pozalagua (Karrantza); Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa); Nafarroako Sorginen Lezea (Zugarramurdi), Ikaburua (Urdazubi) eta Mendukilo (Larraun); eta Lapurdiko Sarakoa.
Sarrera erdi prezioan lortuko du leze hauetara igandean hurbiltzen den edozeinek. Eta gainera, bertze hainbat ekintza osagarri.
2012/03/01
2012/02/24
Gaztelania-Euskara itzultzaile automatikoa aurkeztuko dute Bilboko Alhondigan

Zuzeu
Hizkuntz eskubideak bermatzeko mekanismoen beharraz ohartarazi du Behatokiak

Hamar urte horietan "hizkuntz eskubideen urraketak errepikatu" egin direla salatu du. Petriatiren arabera, euskararen normalizazioari ez zaio behar bezain beste garrantzi eman, eta ondorioz, "ez da behar beste aurreratu".
Berria
2012/02/19
ETB1ek 'Sautrela' literatur saioa erretiratu egingo du, 12 urteren ostean

ETBk literaturari eskaintzen dion saio bakarra apirilean amaituko da betiko: Sautrela. Hala baieztatu du Hasier Etxeberria programako aurkezle eta zuzendariak gaur Twitterren: "Zabaltzen ari denez, bai, egia da: apirilaren 8an, hamabi urteren ostean, 351 atalarekin desagertu egingo gara".
Joselu Blanco ETBko programazio zuzendariak ondoren uberan.org-i esan dio aurten hamahiru saio egingo dituztela, eta gehiago ez ekoiztearen arrazoia ekonomikoa dela. "Baina horrek ez du esan nahi 2013an Sautrela-ren atal gehiago egingo ez denik".
Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du urteotan euskarazko literatur saio hori. Hainbat lagun aritu dira gidoilari lanetan urteotan; besteak beste, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez eta Jon Benito. Denboraldi honetan Lander Garro dabil gidoilari.
Dozenaka idazle elkarrizketatu ditu urteotan Etxeberriak Sautrela-n. Horrez gain, idazleek irakurketa hautatuak egin izan dituzte programarako.
Sautrela ez zuten joan den udazkenean emititu, diru faltagatik, Etxeberriak BERRIA adierazi zionez: "Iaz, ez zen dirua iritsi. Orain, 2012ko diruekin abiatu gara. Oraingoz, atal sorta berri bat egitera goaz". Urtarrilaren 21ean hasi zuen azken denboraldia literatur saioak, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenari eskainitako atal batekin.
2012/02/11
EITBko kazetariek euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzea normaltzat jo du Jaurlaritzak

Luistxo Fernandezek idatzia
2012/02/10
"Euskara Bizia" batzordea sortu du Bizkaiko Aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak "Euskara Bizia" batzordea sortzea erabaki du, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen alde lan egiten duten elkarteak laguntzeko eta haien jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori kide anitzeko organo aholku-emaile bat izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita egongo da.Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:
- euskararen alde lan egiten duten elkarteen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea
- Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea
- gomendioak eta proposamenak egitea
- eta elkarte eta erakundeen arteko harremanetarako eta komunikaziorako foro gisa jardutea.
Batzordeak kide hauek izango ditu: Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari (Kulturako diputatua, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua) eta erakunde hauetako ordezkari bana: Eudel, Alkarbide, Azkue Fundazioa eta euskararen alde lan egiten duten elkarteak, erakundeak eta pertsona ospetsuak.
Kulturako diputatuak berak izendatuko ditu elkarteak, erakundeak eta pertsonak, foru agindu bidez, eta Josune Ariztondo Kultura diputatua izango da lehendakari.



