
2012/04/20
2012/03/21
Esaera Zaharran Txapelketa, apirilaren 21an

Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu: lehen fasea goizean herrian zehar izango da. Sopelako frontoian, herri-bazkariaren ostean, finalerdiak eta finala egingo dira.
Txapelketa honetan taldeka (2-4 kide) parte hartzen da 16 urtetik gorakoak) eta Arrate Ilaro eta Julio Soto bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik (dokumentua albisteari erantsita) zeini dagokion asmatzean datza.
Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 15 euro pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki hauetara 618574445 / 695774015 deitu edo posta elektroniko hauetara jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org mezua bidal dezakezue (azken eguna apirilaren 16a izango da).
Partaide guztiei oroigarriak banatuko zaizkie eta irabazleentzako sari bereziak egongo dira. Anima zaitezte; osatu taldea eta parte hartu! Ez da gezurra: probatzen duenak errepikatu ohi du...
2011/02/19
Apirilaren 2an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa

Ohi bezala, herrian zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, musikak eta bertsoek lagunduta. Finalerdia eta finala, berriz, Ander Deuna Ikastolan ospatuko dira.
Sariak ez dira nolanahikoak izango, talde irabazleak lau lagunentzako asteburuko egonaldia lortuko baitu landetxe batean. Bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren taldeek, berriz, lau kiderentzako afari bana eskuratuko dute.
Izena emateko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emateko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakietara edo jose-p@aek.org This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it / aitor-f@aek.org This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it posta helbideetara jo behar dute parte hartu nahi duten taldeek.