2015/10/16

Kanpainaren bideoa

                


Bufalo produkzioak egindako lana, eskerrik asko!

2015/10/06

Kirolean ere euskaraz kanpainaren bigarren urratsa abian da

Badakizu Sopelako kiroldegian jarduerak euskaraz ere eskaintzen dituztela?
Ostiral honetan herriko plazan praktikatu ahal izango dituzu, zatoz arratsaldeko 18:00etan eta egin proba!

2015/04/27

Agro-ekologia gurean



Gure artean ere badago lurraz, elikaduraz eta gure hizkuntzaz arduratzen den jendea: Sopelako Artatxute baserrikoak, Berangoko Urtiñekoak eta Aizkorriko taldea. 
Hirurak euskal guneak; hirurek ingurunea eta elikadura ardatz hartuta proiektu interesgarriak erakutsi zizkiguten.
Gauza goxoak erosteko aukera ere izan genuen!

2015/04/20

Berbatxangoa, apirilaren 26an




Argihizkiak 2015



Argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa

Zer da?
ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu Getxo Euskaldun elkartea eta HIRUKA komunikazio-taldea.

Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak?
Aitxu, Berbots, Bizarra Lepoan, Leioako Berbalagun, Berangoko Udala, Getxoko Udala, Leioako Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.


2015/03/25

Sopela Korrikarekin bat!

                 


2015/03/13

2015eko hasierako Bebatxangoa: Uribe Kostatik Intxorta frontera bisitaldi bat



"Modan dago Memoria Historikoa. Hemendik ere askotan idatzi dugu horretaz. Beraz, eta oso interesgarria delako, gure euskararen aldeko elkarteek (Aitxu, Berbots eta Egizu) Intxortarako bisita antolatu digute. BisitaldiaIntxortako gatazka eta Elgetako memoriala erakutsiko digute. Merezi du. Hor Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko frontearen lerroa egon zen, eta Mola kolpistak berak zuzendu zuen erasoa. Intxorta inguruetan orban eta aztarna asko geratzen dira eta, ikusezinak, barruko orbanak, interpretazio zentroa/museoan ondo azaltzen digute. Aukera ona da ibilbide lasaia egiteko, eta hain urrun eta hain hurbil dauden episodioak gogoratzeko."

Honela hasten da Uribe Kostaz hitz egiten blogaren sarrera

2015/01/13

Sopelako Irakurle Taldea jaio da. Urtarrilaren 15ean izango da aurkezpena



Irakurtzea gustuko baduzu… zorionekoa zara! Urtarrilaren 15ean Sopelako Irakurleon Kluba jaioko da eta.

Aurkezpena 18:00etan izango da Kurtzio Kultur Etxean, Bernardo Atxagaren saioaren aurretik.

Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak:

19:00etatik 20:30ak arte. Hurrengo hilabeteetan hainbat idazle gerturatuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakoitzean liburu bati buruz hitz egingo da.

Aurkezpenera joateko aukerarik ez baduzu baina taldean parte hartu nahi baduzu, deitu 688 654 770 telefonora.

Aurkezpenaren egunean bertan, Bernardo Atxagak “Nevadako egunak” liburuaz berba egingo du. Atxaga abenduan etortzekoa zen, baina beste konpromiso bat dela eta hitzordua bertan behera utzi behar izan zuen. Bere solasaldia 19:00etan hasiko da.

2014/12/11

Bertso-poteo musikatua abenduaren 19an


Udal pilotalekutik abiatuko gara eta, tabernaz taberna,  bertsoez eta musikaz disfrutatuko dugu.

2014/11/12

Elizaz eliza




Aste honen amaieran izango dugu udazkeneko azken berbatxangoa; Sopelako, Getxoko eta Erandioko elizak aukeratu ditugu gure ibilbide gidatua egiteko. Jesus Muñiz Petralanda izango dugu hizlari bisitan zehar. Bera aditua da elizako arkitektura eta eskulturari dagokienez, Bizkaiko Eleiz Museorekin lolututako ikerlaria da. Gai horietaz hainbat lan argitaratuta ditu. Interesa baduzu, badakizu, animatu eta eman izena!

Geratzeko lekuak / Non eta noiz:
9:30ean Erandion (Gasolinon)
9:45ean Algorta (metro geltokiko markesinan)
10:00etan Sopelan San Pedro elizan

Bisita gidatua:
10:00etan Sopelako San Pedroko eliza, 11:30ean Getxoko Andra Mari eta 12:45ean Erandioko Andra Mari elizako bisitarekin amaituko dugu ibilbidea
Amaiera: 14:00etan buelta Erandiora (gasolinoa), Algortara eta Sopelara.

Prezioa: 3€ (helduek, umeak doan)

Aldez aurretik izena eman herriko euskara-elkartean: Erandio (berbots@gmail.com / 630 404 170), Sopela (aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364), Getxo (egizugetxo@gmail.com / 644 277 155)

Berbatxangoak Erandioko Berbots, Sopelako Aitxu eta Getxoko Egizu elkarteen artean antolatzen ditugu, eskualdeko ondarea, euskara eta euskal kultura sustatzeko.Leku mugatuak, eman izena lehenbailehen!

2014/10/30

BERBATXANGO ETILIKOA, NAHI DUZUENEAN BERREGITEKO :)



"Eguraldi ezin hobea izan genuen pasa den igandean, ezin hobea paseatzeko, eta ezin hobea freskatzeko bertako produktuekin: Etxe Andia garagardoa (Urduliz ) eta Etxebarria Upategia (Gatika). Ia-ia 20 lagun batu ginen berbatxangoan."

Honela eman diote hasiera Egizukoek pasa den igandeko Berbatxangoaren laburpenari, gehiago irakurri edta ikusi nahi izanez gero, hementxe klikatu .

Hurrengora arte

2014/10/22

Igandean Berbatxangoa



Urriak 26rako, iganderako,  Berbatxango berezi bat antolatu dugu.

Uribekostako garagardo eta txakolin-ekoizleei bisita egin eta dastaketarekin batera ekoizleen azalpenak entzungo ditugu. Urdulizko Etxandia garagardoetxera eta Gatikako Butroi Txakolin upategira joango gara.
Plaza oso mugatuak direnez, joateko asmorik baduzu, ahalik eta arinen eman izena korreo honi erantzunez. 

Igandera arte!