2007/12/31

Berbatxangoak: euskeraz berba egiteko txangoak


Euskeraz egin... eta gainera herriko ondarea ezagutu. Hori da Munarrikolanda menditaldearekin batera antolatu genuen lehenengo txangoaren helburua.
Abenduaren 2an herriko plazatik urten eta Fraidemenditik Munarrikolandararte egin genuen ibilaldia. Han goian historiaurreko megalitoak eta burnizko gerrikoa bisitatu genuen. Aurretik Santamariñeko baseliza eta Frailemendiko munarria ikusi genituen. Leku hauetan azalpen batzuk ere eskaini genituen.
Txangoa ondo amaitzeko, plazan saiheski erreak eta sagardoa dastatu genuen. Oba ez!
Argazki batzuk ikusteko, hona hemen Munarrikolanda taldearen helbide elektronikoa:
http://www.munarri.com/euskera_800x600/berbatxango.htm