Azaroaren 21ean, ostiralean, eta Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIII. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaiaren inguruan. Egun osoko jarduna izango da eta gaia modu zehatzean jorratze aldera, goizeko saioa eta arratsaldekoa ondo bereiztu dira.
Horrela, goizeko saioa mintegi modura antolatu da, eta bi xede nagusi izango ditu: batetik, Euskal Herriko kontsumoaren munduan euskarak duen presentzia azalduko da, eta bestetik, presentzia hori indarberritzeko asmoz onartu berri den Dekretuaren nondik norakoa azalduko da.
Arratsaldeko saioari dagokionez, honek ere bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, Kataluniako esperientziaren berri emango da, eta bigarrenean, aldiz, kontsumoaren zenbait erakunde pribatu mahai-inguru batean bilduko dira beren iritziak azaltzeko.
Izen-ematea
Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak irekiak izango dira eta entzule bezala nahi duena joan daiteke.
Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da. Aurretiaz izena eman behar da ondoko helbide elektronikoan:
info@euskaltzaindia.net
Bestalde, izena ematerakoan, hau adierazi behar da:
Goizeko saioan bakarrik parte hartuko den
Arratsaldekoan bakarrik, edo
Goiz eta arratsaldekoetan
Egitaraua
Hauxe da egitarau osoa:
GOIZEKO SAIOA
9:30-9:40: Lan-jarduna eta mintegian esku hartuko dutenen aurkezpena
9:40-10:10: Kontsumoa gutxiagotutako hizkuntzen indarberritzearen ikuspegitik. Ikuspegi orokorraAurkezlea: Andres IñigoHizlaria: Erramun Baxok
10:15-11:00: Kontsumoa soziolinguistikaren ikuspegitikAurkezlea: Andres Iñigo10:15-10:30: Euskal Autonomia Erkidegoa. Hizlaria: Patxi Juaristi10:30-10:45: Nafarroa. Hizlaria: Sagrario Aleman10:45-11:00: Iparraldea. Hizlaria: Jean-Baptiste Coyos10:45-11:00: Elkarrizketa
11:30-12:00: 123/2008 Dekretuaren zertarakoa, aldekoak eta kontrakoakAurkezlea: Manuel Ruiz UrrestarazuHizlaria: Erramun Osa
12:00-12:30: Hedabideen aurrean agerraldia
12:30-13:00: 123/2008 Dekretuaren nondik norakoak ikuspegi juridikotikAurkezlea: Manuel Ruiz UrrestarazuHizlaria: Andres Urrutia
13:00-13:30: Elkarrizketa
ARRATSALDEKO SAIOA
16:00-16:40: Kataluniako esperientziaAurkezlea: Santiago LarrazabalHizlaria: Jordi Anguera i Camós (Director Agència Catalana del Consum)
16:40-17:00: Elkarrizketa
17:00-17:05: 123/2008 Dekretuari buruz eta eremu pribatuan euskara indarberritzeari buruzko iritzi-sortaAurkezlea: Jose Luis Lizundia
17:05-17:15: Gainazal handiak. Hizlaria: Leire Barañano Orbe (Eroskiko Idazkari Nagusia)
17:15-17:25: Finantza Erakundeak. Hizlaria: Mikel Irizar Intxausti (Kutxako Kultura, Gizataldeak eta Lankidetzak sailaren arduraduna)
17:25-17:35: Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea. Hizlaria: Jon Aldaiturriaga (Zuzendari Kudeatzailea)
17:35-17:45: Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera. Hizlaria: Kepa Jugo (Ekonomialaria)
17:45-17:55: Kontsumitzaileen Euskadiko Federazioa. Hizlaria: Ainhoa Mendiola (Elkargoaren Gabinete Juridikoa)
17:55-18:30: Elkarrizketa
18:30-18:40: Ondorioak eta saioaren bukaera. Hizlariak: Andres Urrutia, Andres Iñigo eta Erramun Osa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario