2009/10/08

Ibilaldi geologikoa urriaren 23 eta 25ean

Oraingoan, gure kostaldeko aberastasun geologiko eta paleontologikoak ezagutuko ditugu. Sarritan uste dugu gauza ikusgarrienak urrutikoak izaten direla. Ba hementxe bertan, Uribe kostako haitzetan badago zer ikusi ere. Gidari ezin hobea izango da gurekin, geologian doktorea den Koldo Nuñez.

Beraz, 23an arratsaldez, beharrezkoa den azalpen teorikoa egingo digu Koldok, eta 25ean igandean goizez egingo dugu irteera.

Bertan ikusitakoak galdu ez daitezen blog bat zabaldu dugu Aitxu!-koak horretarako propio. Hor argitaratuko ditugu egun hoietan jasotako informazioa.
http://www.aitxubiribil.blogspot.com/

No hay comentarios: