2010/03/10

“Euskaraz atseginez” egitasmoaren aurkezpena

Zapatu honetan, martxoaren 13an, eguerdiko 12etan "Euskaraz atseginez" egitasmoaren aurkezpena izango da Sopelako udaletxe aurrean.
Egitasmoaren helburua honakoa da: Sopelako merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilpena sustatzeko eta areagotzeko elkarrekin urrats bat ematea.
Gure taldearen ibilbidea orain arte jarraitu duzuenok jakingo duzue gure kezka nagusia herrian euskararen erabilera modu praktiko batean suspertzea izan dela.

Bide horretan lehentasuna eman diogu herriko gune, talde, pertsona, erakundeekin harremanei eta horrela bidea egiten joan gara.

Hasiera batean ia ezinezkotzat ematen genituen hainbat helburuetara ailegatu gara. Nork esango zuen egitasmo baten inguruan herriko kirolariak, famatuak eta ez hain famatuak, euskaltzaleak, euskara teknikariak, herriko hezkuntza zentro guztiak, dendariak, udaleko alde guztietako zinegotziak bilduko ginela?

Ba hori gertatu da "Euskara atseginez" guztion ilusioa biltzen duen proiektuarekin . Ilusioa handia, baina era berean, bere garapenean aurrera egiteko ondo pentsatua izan dena.

Ez da izango hau guztion artean sortuko dugun azkena.

No hay comentarios: