Gabi Basañez euskaltzalearen egoeraz kezkaturik gaude Sopelako euskaltzaleak.
Sopela urte askotan bizilekua izan duelako, lagun handia dugulako eta euskaltzale jatorra delako. Bai Uribe mailan, bai Euskal Herri mailan hizkuntza eskubideen aldeko lan aitzindaria egin du Gabik urte askotan. Gogoratu behar da adibidez 1994an hasi zen auzia. Sopelan antolatu ziren zezenketa batzuk saihesteko protesta batean Ertzaintzarekin izandako liskarren ondorioz, zortzi lagun auzipetu zituzten. Fiskalak seina urteko kartzela zigorra eskatu zuen, baina akusatuetako zazpik zigorra sei hiletara murrizten zuen akordioa lortu zuten. Gabi Basañez Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak, ordea, ez zuen akordioa onartu, epaiketa euskaraz egin nahi zuelako. Ordudanik Kafkak literatura alorrerako asmatu zuen prozesuaren parekoa bizi izan du urte luzeetan Gabik.
Orain berriz, akusazio lanbrotsuetan oinarrituta, atxilotu eta Madrilera eroan dute inkomunikatuta. Momentu latz hauetan ere, gure elkartasuna adierazi nahi dizugu Gabi. Zuri eta etxeko guztiei!
Aupa Gabi!

No hay comentarios:
Publicar un comentario