2011/02/19

Apirilaren 2an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa


Sopelako Esaera Zaharren txapelketaren 18. edizioa 2011ko apirilaren 2an (larunbata) burutuko da, eta Bizkaiko txapelduna den Arkaitz Estiballes bertsolariak hartuko du parte, Alaia Martinekin batera. Eurek botako dituzte bertsoak arratsalde partean taldeek horien baitan ezkutatzen diren esaera zaharrak zein diren asma dezaten.


Ohi bezala, herrian zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, musikak eta bertsoek lagunduta. Finalerdia eta finala, berriz, Ander Deuna Ikastolan ospatuko dira.


Sariak ez dira nolanahikoak izango, talde irabazleak lau lagunentzako asteburuko egonaldia lortuko baitu landetxe batean. Bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren taldeek, berriz, lau kiderentzako afari bana eskuratuko dute.


Izena emateko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emateko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakietara edo jose-p@aek.org This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it / aitor-f@aek.org This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it posta helbideetara jo behar dute parte hartu nahi duten taldeek.


Informazio gehiago...

No hay comentarios: