Bide motza bezain hutsala izan du 2008an Eusko Jaurlaritzak onartutako lege dekretuak. Honen bidez erosleek zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea egikarituko litzateke, bai behintzat saltoki handietan. Lau urterako epea jarri zuten dendak legera moldatzeko, baina ez da legea aplikatu ez eta zigorrik ezarri ere.
2011 urtean, ordea, PSEk, PPk eta UPD-k lege hori bertan behera uzteko bidea ireki dute. Hala, laster ezabatuko dute euskaldunek saltokietan hartu emana euskaraz jasotzeko eskubidea. PSEren arabera, "administrazioak ez ditu hartu behar enpresariei dagozkien erabakiak".
No hay comentarios:
Publicar un comentario