"Munduarekin hitz egiteko, hitz egiten ojakiteko, berdina da lehen urratsa. Lehenengo entzun egin behar da. Ondo hitz egiten duenari entzun behar zaio, adi entzun eta ikasi, norberak hitz egiten hasteko. Horrela irabazten da estiloa. Eta gero lantzen da estilo hori esperientziarekin, saio eta erroreekin, ekinarekin. Gero nibela dago. Ingelesez asko irakurri izanagatik ere, ez nintzen sekula gai izango zutabe txukun bat hizkuntza horretan apailatzeko. Lehen mailako kalitatez komunikatzeko, beste zerbait ere behar da. Estiloaz gain, hitzen jabe izan behar duzu. Ez dakit guztiz egiazkoak diren Txepetx-en teoriako ontzi komunikanteen analogia horiek, erabilera, ezagutza eta motibazioa direla hiru ontzi elkarrekin lotzen direnak, eta batetik bestera doala jarioa. Olioaren nibela motor batean batetik bestera doala iruditzen zait grafiko horretan, apur bat analogia faltsua ote den... "
Enpresa, sarea eta hizkuntzak hausnarketari egin dio ekarpena Luistxo Fernandezek. Tartean hizkuntzak menperatzeari buruzko gogoeta hori. Hona hemen lotura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario