Inoiz ez da berandu euskara ikasteko! Hala erakutsi dute Sopelako ostalari eta dendariek. Udal euskaltegian hainbat talde ari dira egun jo ta su hasiera-hasieratik euskara ikasten. Etorkizunean euren komertzio eta tabernetan euskarazko oinarrizko elkarrizketak egiteko gai izatea da helburua. Baina hiztegia eta aditzen taulak ikasteaz gain, ederto pasatzen dute. Astelehen eta asteazken arrastietan, esaterako, Juncal, Mertxe, Rikar, Pepe, Maribel, Arantxa, Fernando, Mila, Iñaki, Marian, Ana, Oscar eta Amelia batzen dira, Aritza irakaslearekin batera. Baina badira zintzo-zintzo astero euskaltegira doazen beste dendari batzuk ere. Animoak denoi, ezina ekinez egina!
Gehiago irakurri
Gehiago irakurri
No hay comentarios:
Publicar un comentario