2012/04/17

Euskaraz bizi euskara




Honako hauek dira
Zigor Etxeburuaren hitzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendariarenak: "Izan hizkuntza politikaren arduradun, euskalgintzako eragile, kazetari edo herritar soil, askoren ahotan dabilen baieztapena da, gauden gaudenean, hizkuntza bera erabiltzea izango dela giltzarrizko gakoa euskararen normalizazioaren prozesuan. Jarraitu aurretik, argitu nahi nuke euskararen ezagutzan badela zereginik oraindik; areago, erne ibili beharra dugula, fidatuki ibili gabe, lanak eginak ditugula edo egingo dizkigutelakoan. akina, euskara erabiltzea da gure hizkuntzaren iraupenerako gakoa. Baina erabiltzeko, ahala eta aukerak behar! Euskal Herriko instituzio nagusietan euskararen normalizazioaren ardura politikoa izan dutenek eta duten batzuek euskaldunoi leporatu digute gure hizkuntzaren egoera murritzaren erantzukizuna, ez omen dugulako euskaraz egiten. Ez da zilegi, ordea, euskaldunari arduragabekeria leporatzea, euskara erabiltzeko oztopoa eta debekua nagusi izanik instituzioetan, baita euskara ofiziala den eremuetan ere. "

Gehiago irakurri
Erabili.com

No hay comentarios: