Apirilaren 29an, igande honetan, hurrengo berbatxangoa izango dugu; irteera honetan Berango, Sopela eta Urdulizko ur-errotak bisitatuko ditugu. Azalpenen bidez eskualdean izan duten garrantziaz jabetuko gara. Berezia izango da Urdulizko “Errotatxu”ren kasua, errota hau martxan ikusi ahal izango dugulako. Amaitzeko taloak egin eta jango ditugu Larrabasterrako Seke errotan, gaur egungo gaztetxea dena.
Ondo dakizuenez, berbatxangoak Sopelako Aitxu elkarteko kideekin eta Erandioko Berbots euskara-elkarteko lagunekin batera antolatzen ditugu. Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Gure helburuak dira Sopela, Erandio eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzea, berbalagunon arteko zubiak eraikitzea, eta eskualdean dugun ondareaz jabetzea (naturala, historikoa, arkitektonikoa, kulturala…) beti ere euskararen bidetik.
Noiz: apirilak 29, igandea
Irteera: 9:00etan Erandioko gasolinon, 9:15ean Algortako Telletxeko markesinan (metro ondoan), 9:30ean Sopelako elizaren aurrean.
Nora: Berango, Sopela eta Urdulizko errotetara bisita. 13:30ean talo-tailerra eta dastaketa Larrabasterrako Seke gaztetxean.
Autobusa: 3 €, umeek 0 €
Aldez aurretik izena eman behar da
Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 674.829.618
Erandion: www.berbots.org / berbots@gmail.com
Getxon: www.egizu.org / 619.935.541
Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario