2012/04/20

Hirinet

Hirinet.net orria lehen pausoak ematen hasi da. GEU elkarteak sortu du Gasteizko euskaldunei zuzendutako atari digitala. Informazioa, entretenimendua, gaurkotasuna eta parte-hartzea izango dira ekimen komunikatiboaren zutabeak.

Hirinet.net orria elikatzen laguntzeko aukera izango dute gasteiztarrek, nahi duenak iritzi artikuluak bertan plazaratzeko aukera izango baitu. Horrez gain, zorion agurrek, multimedia elementuek, argazkiek, irudiek, gutunek… Hirinet.net orrian lekua izango dute. Gasteizko gaurkotasun informatiboa euskaraz jarraitzeko aukera zabaldu nahi du Hirinet-ek eta euskaldunen komunitatearen erreferentzia digitala izateko xedea du. Besteak beste, Gasteizen eta Araban euskaraz antolatzen diren ekimenen hilabeteko agenda osatua eskainiko dute.

Hirinet

No hay comentarios: