Gaia ETNOBOTANIKA izango da:
hori zer den jakin nahi baduzue, atxikita duzue informazioa, baina onena
domekan etortzea izango da, eta Gorka Menedezek ederto azalduko
digu.
Urdulizera hurbilduko gara eta
mendialdera egingo dugu Plentziarantz, basotxo bat bisitatu eta hainbat
azalpen eta bitxikeria entzunda, autobusa hartuko dugu Akarlandara
joateko, bertan enplastoak eta abar prestatuko ditugu.
Iaz ekainean antzeko ibilalditxoa
egin zuen Gorkak Derioko berbalagunekin:http://www.aikor.com/txokoa/ berbalagun/Usadioak-eta- bedarrak-Gorka-Menendez-1.html .
BA landare jangarriak eta
pozoitsuak ezagutu nahi badituzu, sendatzeko erremedio naturalak
prestatzen ikasi gure baduzu… erdu domekan!Autobusa ere izango da:
v Erandion gasolinon 9.00etan
v Algortan 9.15ean
v Sopelako elizan 9.30etan.
Dana 3€ren truke (umeak doan). Baina izena
eman behar duzue, email honi erantzunez., edo telefonoz deitu 630404171/
667995716
No hay comentarios:
Publicar un comentario