Estepan Urkiaga Lauaxeta idazle eta kazetaria (Laukiz, Bizkaia, 1905) 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten Gasteizko Santa Isabel hilerrian. Armiarmawebguneak Interneten jaso ditu bere obra gehienak: Bide barrijak (1931), Arrats beran (1935), poema solteak (1925-1937), poema itzuliak (1927-1931), Poesia kaiera (antologia), ipuin eta artikulu bilduma eta antzezlanak. E-book moldean ere eskura daitezke
Armiarmaren atarian Lauaxetaren lanez gain hainbat idazlek berari buruz idatzitakoak ere jaso dituzte. Salbatore Mitxelenaren Gorputz dago gudaria poema (Lauaxeta fusilatu eta bi urtera idatzi zena), Gabriel Arestiren In memoriam (1967) eta Ekainaren 26 egun (1970), Bernardo Atxagaren Lauaxeta gogoan (1976), Ibon Sarasolaren Lauaxeta paredoian (1980) edota Koldo Izagirreren Lauaxetaren betaurrekoak. Euskal idazle askoren inspirazio iturri izan da eta da oraindik Lauaxeta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario