Interfazea euskaraz erabili ahal izango da egun horretatik aurrera, sare
sozialaren arduradunek iragarri dutenez, beti ere itzulpen lanak erabat
osatuta badaude.
Maiatzean ireki zuen Twitterrek sare
soziala euskaratzeko gunea, hainbat erabiltzaile euskaldunek eginiko
eskaerari erantzunez. Euskarari ez ezik, beste bost hizkuntzari ere atea
ireki zion orduan Twitterrek: katalana, afrikaansa, txekiera, greziera
eta ukrainera. Orain, uztailaren 5etik aurrera sare sozialaren
interfazea sei hizkuntza horietan ere egongo dela iragarri dute arduradunek. Gaur egun 28 hizkuntzatan erabil daiteke Twitter.
No hay comentarios:
Publicar un comentario