Soziolinguistika Klusterrak (SLK) argitaratu dituen datuen arabera
(PDF), euskararen kale erabilera azken hamar urteetan ez da ez igo ez
jaitsi, "trabatuta" dago. 2011ko VI. Neurketa honetan Euskal Herri osoko
97 udalerri neurtu dituzte eta 363.616 hiztunen informazioa bildu dute.
Iaz, kale-neurketen arabera, euskararen erabilera %13,3koa izan zen,
eta 22 urtean 2,5 puntu egin du gora erabilerak bataz beste Euskal Herri
osoan. Azken hamar urteetan geldiune bat izan dela adierazi dute.
Klusterreko kideek ondorioztatu dutenez, "egungo baldintza
soziolinguistikoekin, euskararen erabilerak goia jo du". Txostenean jaso
dutenez, erabilerak ezin dezake gora egin elebidunen masa soziala eta
euskararen erabilera ahalbidetzen duten sare zein guneen kopurua
handitzen ez badira.
Hala ere, euskaldunen zenbatekoa kontuan hartuta, "erabilera datuak
estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira" eta "oro har,
euskaldunok hizkuntzarekiko fidelak gara".
No hay comentarios:
Publicar un comentario