Larunbatean, Euskaraz bizi nahi dut
herri-lasterketa izango dugu herrian. Euskaraz bizitzeko nahia, harrotasunez
eta elkar hartuta adierazteko beste aukera bat izango da.
"Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertu nahi dugu, batetik; jarduera euskaraz egin nahi dugulako; talde-lana sustatu nahi dugu, ez baitira lasterketa lehiakorrak izango. Familia giroan egiteko moduko ekimena da aurkezten dizueguna. Famili artean lasterka egin, euskaraz noski eta ongi pasatzea da helburua. Kirola egiteko deia luzatuz eta hortaz, ekimen osasungarria da aurkezten dizueguna.
Ehunka, milaka herritarrek batera adieraziko dugu euskaraz bizitzeko dugun nahia une berean eta modu berean, lasterka eginez. Guztiok norabide berean boga eginez lortuko dugu euskaraz bizitzeko nahia egikaritzea!
Izen-ematea beharrezkoa izango da. Webgune honetan bertan eman dezakezu izena (irailaren 1etik aurrera) edota nahi izanez gero, zure herrian bertan. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da. Bi aukera egongo dira izena ematerako orduan eta prezioa ere horren baitakoa izango da: haurrei dagokienez, euskaraz bizi nahi dut kamiseta eskuratu nahi baldin badute, 7 euro ordaindu beharko dute eta kamisetarik gabe 2euro. Helduen kasuan ere bi aukera egongo dira: kamiseta eskuratu nahi izatekotan 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 5 euro berriz, kamisetarik hartzen ez baldin badute."

No hay comentarios:
Publicar un comentario