2012/07/14

Parte-hartzea, inplikazioa, motibazioa...euskara munduan ere!



"Eraldaketa. Parte-hartzea. Motibazioa. Pertsonak. Inplikazioa. Azken urtebete honetan hitzetik hortzera erabili eta entzun ditugu hitzok. Baina, nola eragiten da benetako eraldaketa? Hori lortzeko, nola motibatu pertsonak erabakietan eta prozesuetan inplika daitezen? Galdera horien gakoak argitzen saiatu gara Eraldaketa-prozesuak: zer, zertarako, nork, nola... liburuan. Nicola Foroni aholkulariak eta Elhuyar Aholkularitzak osatu genuen idatzia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman zuen argitara, 2011n. Orain, herritarren parte-hartzea sustatzeko lanean ari zareten eragileokin partekatu nahi dugu liburuxka horren pdf fitxategia, lagungarri izango duzuelakoan. Gure webguneko gune honetan aurki dezakezu (erreparatu eskuinaldeko menuko pdf fitxategiei)."

Edozein arlotan aplikatzeko baliogarriak diren ideiak, aholkuak, adibideak...dakartza liburuxkak, baita geure euskara mundurako ere!

No hay comentarios: