2012/07/21

Sopela ala Sopelana, Euskaltzaindiak dixit...



"Euskaltzaindiak 1979an Koldo Mitxelenaren gidaritzapean argitara eman zuen Euskal Herriko Udalen Izendegi-an Sopela da herri honen izena. Orduz geroztik, hiru aldiz berretsi du Akademiak erabaki hura, 1987an udalari igorritako agiri batean, 1997an Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialean argitaratu zen irizpenean eta, azkenik, 2005ean argitara emandako 145. Bizkaiko Herri Izendegia Arauan.
Nahiz eta 33 urte igaro diren Euskaltzaindiak Uribe Kostako herri honen euskal izena Sopela dela ebatzi zuenetik, badirudi oraindino badirela izen hori ofizial egiteko eragozpenak daudela. Eta horretara datoz ondoko oharrak..."
"Ahozko testigantza erabatekoa da, ez baitago ez Sopelan ez Uribe Kosta osoan ere Sopela erabiltzen ez duen euskaldunik..."

No hay comentarios: