2012/10/07

Gipuzkoako Foru Aldundia neurri zehatzak aplikatzen ari da euskara normalizatzeko bidean



Euskara normalizatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko Aldundiak hartu dituen konpromiso zehatzen berri eman dute foru erakundeko arduradunek prentsaren aurrean. "Gobernu honek lehentasuna eman nahi dio euskarari, Gipuzkoa lurralde euskalduna baita", Larraitz Ugarte bozeramailearen esanetan. Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuak euskara lehenesteko asmo irmoa aurkeztu zuen legealdi hasieran. Euskara normalizatzeko bidean, urrats sendoak ematen ari da. Ugarteren esanetan, Gobernuaren helburua da Aldundia euskalduna izan dadila. Gobernu hau osatzen duten kideek euskara erabiltzen dute nagusiki euren jardunean, eta erraztasuna ez dutenak ahalegin berezia egiten ari dira.

No hay comentarios: