2012/12/27

Xiberoan eginak diren produktuak ezagutarazteko logotipo askea sortu du Astobelarrak


"Izadiaren baitan gizakia eta gizakiaren baitan izadia sartu"; hori da Astobelarra elkarte eta argitaletxeak duen lelo eta helburua. Horren egiteko natura eta kultura dinamika baten inguruan elkartzen ditu argitaletxeak. Ohikoak diren ingurumenaren aldarrikapenerako argitalpenekin batera ekonomiari ere lotzen zaion ekimen berri bat agertu dute: "Xiberoan eginik logotipo baten agertzea erabaki dugu, sortzez eta kulturaz gurea den gunearen aldarrikatzeko. Prefosta, Xiberoa ordezkatzen duten ikurretan hautatu nahi dugu, bereziki Astobelarra taldean Xiberoa itxuratzen eta aldarrikatzen dugun bezala". Halaxe dio Astobelarra elkarteak logotipo berri hone gainean galdetu diotenean.

Kazeta.info

No hay comentarios: