2013/01/21

Ez litzateke hori hamaika manifestazio eta kanpaina baino eraginkorragoa izango?

"Behean bideo labur bezain polita aurkituko duzue. Bertan, surflari euskaldun handi baten azken abenturaren berri ematen da, modu atseginean, irudi ikusgarriak eskainiz, edonorentzat gustagarri. Baina, euskaraz bi hitz besterik ez ditu esaten, beste guztiak espainieraz, ingelesezko azpitituluak makulu.




Beste horrenbeste gertatzen da mundu mailan punta-puntan dabiltzan kirolari euskaldun askoren webguneekin ere, eskalatzaileak, futbolariak, txirrindulariak, eta abar. Oso nekez aurki daiteke sikiera euskarazko bertsioa ere eskainiko duenik.
Hau esanda, ez ditut kirolariak seinalatu nahi. Kirolariek, elitekoak zein ez, gure artean bizi dira, eta gure gizartearen portaerak darabiltzate eurak ere. Ezin diegu eurei exijitu, besteok egiten ez duguna egin dezaten."

Itzain/ Zuzeu.com

No hay comentarios: