2013/01/09

Uscaras no tengo, amante



"Frutategi berria zabaldu digute auzoan. Esku-eskura daukat, etxeko atariaren pare-parean. Gaur, gainera, Xabineitor samar jaiki naiz: tokiko merkatari txikiei lagundu behar zaie. Eta euskaraz egitera animatu ere bai. Egia esan, euskararena borroka galdutzat daukat aspaldi-aspaldi nire herrian. Eskolan, ‘El Vasco’ deitzen genion klasera gurekin etortzen zen bertoko baserri bakanetako bateko semeari. Izenik ere ez zeukan hark: “hasta mañana, Vasco”, “pasa la pelota, vasco”… Eta horrela beti. Bera zen exotikoa bere herriko eskolan, Andaluzia, Galizia, Extremadura, Portugal eta beste hainbat tokitatik etorritakoen umeok inguratuta…"


Gehiago irakurri

No hay comentarios: