2013/02/21

"ONGI ETORRI, EGUN ON! HOY EN PRIMER LUGAR…”



"Hori da egoera askotan entzun ohi dugun hasiera. Gainera, mintzaldi edota bilera horren euskarazko hitz bakarrak izaten dira. Beno, bukaeran beste zerbait entzuteko aukera egon badago: “eskerrik asko, agur”.

Noizbait are minduago sentitu naiz. Euskarari hain toki txikia gordetzen bazaio ere, hori ere itzultzeko hautua hartzen da: “Ongi etorri, egun on! ¡Bienvenidos, buenos días! Hoy en primer lugar…”

Atsekabetuta nago. Hori konpondu behar dugu. Gainera, azaltzen ari naizen egoera hau testuinguru desberdinetan suertatzen da. Euskara nahiko arrotza duten egoeretan ikusi dut, ziurrenik euskaldunoi (euskarari) keinu bat egiteko asmoz. Euskaldun eta euskaltzale asko dauden ekitaldietan ere berdin-berdin ematen da..."

No hay comentarios: