Sopelako kiroldegiko jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera aztertzeko
asmoz, martxotik aurrera ‘ Sopelan kirolean ere euskaraz’ kanpaina abiatu
genuen.
Aitxu! Euskara Taldeak, Sopelako Udalak eta Serviociok (herriko kiroldegia
kudeatzen duen enpresak) batera egin dugu lan proiektuak aurrera egin dezan.
Orain arte, kiroldegian, umeentzako ekintzetan ez ezik, beste jardueretan
ere ez da euskararentzako tokirik egon. Apirilean herriko kiroldegian
eskuragarri egon den inkestako parte-hartzaileen %80k ikastaroak euskaraz
egiteko gogoa agertu duenez, Serviocioko plangintza berriak Zikloa,
Pilates eta Bizkarreko Tonifikazioa euskaraz egiteko eskaintza zabalduko
du.
Kanpaina honetan ezinbesteko bihurtu zareten protagonistoi, gure
kirolarioi eta kiroldegiko monitoreoi, eskerrak eman nahi dizkizuegu, proiektu
hau aurrera eramateko prest agertu zaretelako eta eredua izan zaretelako;
partehartzaileon zerrenda hauxe:
Parapentistak (Gari eta Wiso), surflariak (David Bustamante, Aritza
Saratxaga, Loiola eta Leticia Canales eta Kepa Acero), igerilariak (Oreina
Fernandez, Alaitz Arozeta eta Ager Axpe), txirrindulariak (Oier Egaña eta
Joseba Momoitio), pilotariak (Lejonagoitia familia, Torre familia eta Patxi Ziskar), futbolariak (Maddi Torre,
Galder Izaola, Jon Andoni Villamandos, Ibai Baldelona eta Jose Angel Iribar),
bodyboardlariak (Eunate Aguirre), eskalatzaileak (Agurtzane Romero eta Ugaitz
Aguilar) eta Serviocioko monitoreak (Ainhoa Fernandez, Magali Moso, Jorge Nuñez,
Ander Garaizar eta Milos Mallol)
Ezin aipatu gabe utzi, kanpaina honetako
kolaboratzaileak:
Serviocio
Sopelako Udala
Makillatzailea: Ibone Prats
Argazkiak: Foto Xabier Denda
Grafika: www.dorsoestudio.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario