2013/10/09

Euskararen Erabilera Plana onartu du Sopelako Udalak



Sopelako Udalak 2013-2017 eperako Euskararen Erabilera Plana onartu berri du. Aipatu planak tokiko erakundean euskararen erabilera bultzatzea du helburu; langileen artean euskararen erabilera handituz, eta erakundearen lan egiteko hizkuntza bihurtuz. "Beraz, Planaren helburua Udalaren kanpo eta barne harremanetan euskararen erabilera indartzea da; horrela langileek euskaraz egiteko erreminta gehiago izango dituzte eta herritarrek Udalarekin euskaraz egiteko aukera gehiago izango dituzte", azaldu dutenez.Emun kooperatibak egin du planaren diseinua, Sopelako Udalak horrela eskatu ostean. Zerbitzu guztietako langile adierazgarriz eta Uribe Kostako Mankomunitateko teknikariez osatutako lantalde batek, ordezkaritza sindikala barne izan delarik, egin du egoeraren diagnostikoa, baita hurrengo urteetarako helburuak eta ekintzak proposatu ere. Azkenik, 2013-2014rako lehentasunak ere finkatu dituzte. Plangintza bere osotasunean irakurtzeko hemen klik egin dezakezu

Hurrengo ikasturterako lehentasunak honakoak izango dira. Alde batetik, hizkuntza ofizialen erabilerarako Udalaren hitzuntz irizpideak finkatu eta, bestetik, arloz-arloko honako hauek ere:

Hizkuntza gaitasuna

- Hizkuntza eskakizunen egiaztapenak areagotu (derrigortasun-data ezarria izan ala ez izan, dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatu gabe duten langileekin bildu, eta aztertu bakoitzarekin euskalduntze-plan pertsonalizatua adosteko aukera: ordu-kreditua, ikastaro.mota...), salbuetsitakoen euskararen ezagutza hobetu, arduradun politikoen euskararen ezagutza hobetu, Hizkuntza Eskakizuna egiaztatua duten langileen euskararen ezagutza hobetu.

Ahozko komunikazioa

- Erakundeko ahozko kanpo-harremanetan euskararen erabilera handitu (lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztu eta horiek betetzeko neurriak hartu, adierazgarriak jarri herritarrei euskararen erabilera-eskubideak ezagutzera emateko e.a.).

- Erakundeko ahozko barne-harremanetan euskararen erabilera handitu (adierazgarriak landu euskaraz lan egiteko prestatuta dauden langileek elkarren berri izan dezaten eta gainerakoei ezagutzera emateko, langileen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko plan pilotuak martxan jarri e.a.)

UKberri.net (Gehiago irakurtzeko)

No hay comentarios: