"Euskarak arlo askotan jaso ditu azken aldian erasoak. Gure inguruan azkena, Zarauzko Udalak, hizkuntz irizpide berriengatik Urkijo Espainiako delegatuaren bidez jasotako helegitea izan da. Ez da lehen udala izan eta arazoa beraz ez da gure herrira mugatzen, arazoa nazionala da. Eraso zaparrada hau dela eta, atxikimendu eta konpromiso kanpaina bat abian jartzea erabaki dugu.
Ondoren etorriko diren ekintza eta deialdiei babes pertsonala zein erakunde mailakoa ematea eskertuko genizuke:
Helegitea jaso duten udalekiko atxikimendu eta konpromisoa
Zarauzko udalak, Otsailaren 27an onartu zituen hizkuntz irizpideen bidez, euskaraz bizitzeko bidean pausu bat eman zuen. Euskarari lehentasuna ematen diete hizkuntz irizpide hauek eta alderdi guztiek, PPk izan ezik, bat egin zuten hauen onarpenean.
Orain, estatuko abokatuak auzitara eraman du Zarauzko udala, herritarrekiko tratua nahiz kontratazio publikoak euskaraz egiteak legea urratzen duela argudiatuz.
Gure nahiak guztiz zilegi dira, munduko beste edozein herritarrek bezala bizi nahi dugu, geure hizkuntzan.
Bada garaia euskarak merezi duen estatusa izan dezan. Bada garaia gure hizkuntzan lasaitasun osoz bizi gaitezen.
Zarauzko udalak eta beste 35 udalerrik hori ahalbidetzeko pausuak eman dituzte eta oztopoak datoz orain.
Zarauzko euskalgintzak eta bertaratutako eragileek babes osoa eskaini nahi diegu herri hauei eta hauen hizkuntz irizpideei.
Eraso honen dimentsioa ikusita, gure konpromisoa agertzen dugu euskaraz bizitzen segitzeko batetik, eta eraso hauek salatzeko hurrengo asteotan antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko bestetik."
Izena eman nahi izanez gero, klikatu hemen

No hay comentarios:
Publicar un comentario