2014/02/04

Sopela/Sopelana izena aldaketaren harira (Ander Ros)



"Sopela izena ofizialdu egin da azkenik. Euskalduntasunaren garaipena izan da batzuentzat, manipulazioaren bidez inposaturiko bulgarismoaren aldarria bestoontzat. Izenaren aldaketa zilezgizkoa da, baita arrazoizkoa ere menturaz, dudarik gabe, baina aldaketa bultzatzeko erabili den argumentarioa iruzurrezkoa izan da.

Sopelana gaurgero Sopela dela jakinik esnatu gara asteburu honetan. Aspaldiko borroka, aspaldiko tema. Ez noa aldaketaren komenigarritasunaz eta zilegitasunaz iritzia ematera, kontrako eta aldeko argudioak eman bainitzake. Aldaketa egiteko eta zuritzeko moduaz, ordea, zerbait esan beharra dago ezinbestean. Erabili den argudio nagusia, Euskaltzaindiaren izenean eta oneritziaz emana, faltsua eta iruzurrezkoa da funtsean.Sopelana ez da espanoilezko forma, Sopelana ez da forma inposatua. Sopelana, Bilbaoeta hainbeste bezala, forma zaharra da baina ez arkaikoa. Jatorrizko forma da, sortzezkoa alegia, edo sortzezkotik ezagutzen dugun hurbilena.

Sopelana ez da Francok edo ez dakit zein diktadorek inposaturiko forma, betidanik idatzi izan baita horrela, XV. mendearen erdialdean lehenengoz dokumentatzen denetik behintzat. Inposaketarik egon bada, beraz, forma idatzi edo kultoarena ahozkoarekiko izan da, besterik ez. Aldaketa ofizialdu den honetan, herriari galdetu gabe egin dela irakurri dut, erreferendumik egin gabe alegia. Horri deitu dakioke inposaketa, eta ez besteri."

No hay comentarios: