2014/06/24
Euskararen erabilera: estrategia aldatuko al dugu behingoz?
Artikulu interesgarria eta eztabaidagarria Iberba Euskara Zerbitzuak Sustatun argiratau duena, hementxe hasiera:
"Bizitzaren edozein eginkizunetan nola gabiltzan jakiteko adierazleak behar izaten dira. Euskara zelan doan jakiteko ditugun adierazle nagusietan argi gorriak piztu dira, baina, antza, batzuk ez dute horretaz konturatu nahi. Argi gorrien aurrean, norbanakoek, euskalgintzak, erakundeek eta administrazioek beste estrategia bat taxutu beharko genuke lurralde politikan, kontsumo ohituretan, euskalgintzaren trinkotzean, irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean, mundu sozioekonomikoan eta abarrean baina lehenengo jokamolde zaharkituekin jarraitzen dugu."
Gehiagorik...
Etiquetas:
Euskara,
Iritzia,
Normalizazioa,
Normalkuntza
2014/06/06
Herriko jaien bideoklipa, bihar
Sopelako Jai Batzordeak deiturik, sopeloztar guztiok gonbidatuta gaude bideoklip bat grabatzeko larunbatean, ekainak 7, eguerdiko 13:00etan udaletxeko plazan.
Giza katea jarraitzeko, webgune berezi bat, hiru TB seinale eta, bere xumean, Sustaturen 'blogbizi' bat
Ekainaren 8an, igandearekin, Gure Esku Dago herri dinamikak erabakitze eskubidearen alde antolatu duen giza katearen kontaketa egingo dugu Sustatun ere. Horretarako orain gutxi estrenatu dugun Blogbizi live blog teknologia erabiliko dugu. Hainbat komunikabidek, bestalde, elkarlanean partekatuko dituzte baliabideak jarraipena egiteko, eta webgune berezi bat ere zabalduko da.
2014/05/14
Berbatxangoa: Eustakio Larrabeiti, "Eulea"
Igande honetan Eustakio Larrabeiti "Eulea" bertsolaria omendu gendun, kontuka eta kantaka, Laukizko gerra aurreko giro kulturalaren barri bere emon euskun Asier Legarreta filologo eta bertsolariak.
Eskerrik asko bertaratu zirenoi
Etiquetas:
Aisialdia,
Berbatxangoa,
Bertsolaritza,
Bideoa,
Ondarea
2014/03/26
Erromeria 2014/03/21
Eguraldiak lagundu ez arren, dantzazale eta euskaltzaleok topatu genuen non babestu eta non egin dantza.
Eskerrik asko guztioi
2014/03/21
2014/03/18
2014/03/17
Izen ofizialaren aldaketaren gaineko bideoa
Sopelako Udalak auzokideekin batera ospatu zuen atzo udalerriko izen ofizialaren aldaketa.
Ekitaldian, besteak beste, hamarkadetan "Sopela" izena aldarrikatu duten hainbat lagunen adierazpenak jasotzen dituen bideo hau proiektatu zen:
2014/02/04
Sopela/Sopelana izena aldaketaren harira (Ander Ros)
"Sopela izena ofizialdu egin da azkenik. Euskalduntasunaren garaipena izan da batzuentzat, manipulazioaren bidez inposaturiko bulgarismoaren aldarria bestoontzat. Izenaren aldaketa zilezgizkoa da, baita arrazoizkoa ere menturaz, dudarik gabe, baina aldaketa bultzatzeko erabili den argumentarioa iruzurrezkoa izan da.
Sopelana gaurgero Sopela dela jakinik esnatu gara asteburu honetan. Aspaldiko borroka, aspaldiko tema. Ez noa aldaketaren komenigarritasunaz eta zilegitasunaz iritzia ematera, kontrako eta aldeko argudioak eman bainitzake. Aldaketa egiteko eta zuritzeko moduaz, ordea, zerbait esan beharra dago ezinbestean. Erabili den argudio nagusia, Euskaltzaindiaren izenean eta oneritziaz emana, faltsua eta iruzurrezkoa da funtsean.Sopelana ez da espanoilezko forma, Sopelana ez da forma inposatua. Sopelana, Bilbaoeta hainbeste bezala, forma zaharra da baina ez arkaikoa. Jatorrizko forma da, sortzezkoa alegia, edo sortzezkotik ezagutzen dugun hurbilena.
Sopelana ez da Francok edo ez dakit zein diktadorek inposaturiko forma, betidanik idatzi izan baita horrela, XV. mendearen erdialdean lehenengoz dokumentatzen denetik behintzat. Inposaketarik egon bada, beraz, forma idatzi edo kultoarena ahozkoarekiko izan da, besterik ez. Aldaketa ofizialdu den honetan, herriari galdetu gabe egin dela irakurri dut, erreferendumik egin gabe alegia. Horri deitu dakioke inposaketa, eta ez besteri."
2014/01/31
Euskal Herriko atlas berria martxan da
Gure errealitate ekonomiko eta sozialaren adierazle anitz bisualizatzeko aukera ematen duen tresna multimedia da, Euskal Herria eta bere lurraldeak aintzat hartzen dituena.
Arratoi kolpe bakarrean Euskal Herriko errealitate desberdinen argazkia egiteko lanabes egokia da. Nahi duzun gai eta adierazlea hautatu, lurralde eremua finkatu eta informazio hori mapa gainean nahiz grafika desberdinen bitartez ikusteko aukera izango duzu, klik batean.
Etiquetas:
Atlasa,
Euskal Herria ezagutzen,
Geografia,
Webgune interesgarria
2014/01/17
Lanpostu publikoetan euskara eskatzearen aurka
"Azken hiru urteotan ETBko oposaketetan buru-belarri ibili naiz. Kritikatzeko mila kontu egongo dira, baina badago oso ondo egin den eremu bat ere: kazetari izatea bai, baina euskarari buruz ez zaigu inolako agiririk eskatu. Ez PL2, ez EGA ez ezer. Eta geroz eta konbentzituago nago, administrazioa eta beste hainbat esparru euskalduntzeko probetan egiten ari garen akatsetako bat hizkuntza-eskakizunetan dagoela.
Gure kasuan, lehenengo egunean, proba hasi berritan alde egin zuen neska batek. Burgos edo Kantabria aldeko kazetari bat zen, nonbaiten oposaketa-deialdia ikusi eta izena eman zuen. Gero, probako zati bat euskaraz zela konturatzean, jaiki eta alde egin zuen. Neska agian haserretuko zen, inork ez ziolako esan euskaraz jakin behar zela. Baina hala zen: TVEn espainol-agiririk eskatzen ez den legez, ETBn ere ez zen euskara-agiririk eskatu. Ez zegoen beharrik.
Hizkuntza-eskakizunak ezinbestean marra bat ipintzea dakar: lanpostu honek behar du, beste honek ez, hemen euskara maila altua behar da, hemen erdipurdikoa, hemen ez da behar. Eta beti eztabaida dakar: euskaltzaleok haserre, X edo Y lanpostuak ez delako euskararik eskatzen, edo oso maila apala eskatzen delako. Baina erdaldun asko haserre, halaber, baztertuta sentitzen direlako, "euskara jakitea lana ondo egitea" baino garrantzitsuagoa delako, eta abar. Badakit absurduak irizten diegula jarrera horiei, baina susmoa dut euskararen aurkako jarrera gehienak hortik datozela. Eta kontsentsu sozial handia daukan esparrua da euskara, gure giro politiko gaiztotuan, baina ez dakit betiko izango ote den horrela. Harritu egiten naiz Irlandan gaelikoari buruzko albisteak irakurri, eta zenbat jende dabilen haserre, "ezertarako balio" ez duen horretan hainbeste diru erabiltzeagatik. Gurean politikoki zuzenak ez diren jarrerak, naturaltasun handiz irakur daitezke Dublingo egunkarietan.
Esan bezala, kontsentsu sozial handia dagoela uste dut. Baina aurkako jarrerak, motibo identitarioak dituen zati txiki bat salbu, hizkuntza-eskakizunekin lotuta daudelakoan nago. Hau da, onartzen dugu euskarak babesa, sustengua, e.a. behar duela, euskarazko esparruak sortu eta sustatzea, baina ni ez behartu mugitzera. Eta kontuz ibili beharko genuke inoren bizitza pribatuan sartze horrekin. Alegia, nik ez dizut eskatuko euskara jakitea -are gutxiago erabiltzea-. Esan nahi dut, ez dudala hori dioen araurik edo legerik aterako. Sinpleago egingo dut: euskaraz egingo dizut. Alemanian alemana eskatzen ez den bezala, edo Espainian espainola: Estatuak alemanez eta espainolez egiten dizu, eta probak espainolez dira Espainian eta alemanez Alemanian. Zu, herritar bezala, ez zaude alemana jakitera behartuta, baina Estatuak bere deialdiak alemanez egiten ditu.
Hizkuntzak jakitea geroz eta baliotsuagoa den sasoi honetan, euskarak diskurtsoa alde beharko luke. Baina esparru hori burokratizatzen dugunean, logikoa dena aurka bihurtzen zaigu. Zergatik eman Xri 10 puntu euskaraz jakiteagatik, eta Yk, lana hobeto egin arren, ez? Ez didazue niri erantzun behar, baina euskararen aurkako jarrerak desaktibatzeko bide errazena, hizkuntza-eskakizunak kendu eta proba elebidunak egitea delakoan nago."
Gehiago irakurri nahi izanez gero, beheko loturan klikatu :)
urruti
2013/12/08
Hurrengo Berbatxangoa: Bilbon, Euskararen ibilbidea
Hurrengo hitzordua prest dugu: ABENDUAREN 14a, ZAPATUA.!
Bilbon , EUSKARA IBILBIDEA egingo dugu, Pedro Zuberogoitiaren laguntzaz: Berak eta Aitor Zuberogoitiak “Bilbon bertan” liburua idatzi zuten, eta horretan oinarrituta Euskararen historia ezagutzeko aukera izango dugu..
Honetan ere, metroz joango gara:
Sopelako metro geltokian: 10.30ean
Algorta metro geltokian : 10.45ean
Erandioko metro geltokian: 11.00etan
UNAMUNO PLAZAN: 11.30EAN
Izena emon, email honi erantzunez, edo zure herriko elkartean:
ERANDIO: BERBOTS! berbots@gmail.com 634 410 575
GETXO:EGIZU! egizugetxo@gmail.com 619 935 541
SOPELA: AITXU! aitxuizuba@gmail.com 603 894 364
Etiquetas:
Aisialdia,
Berbatxangoa,
Euskal Herria ezagutzen,
Euskara
Suscribirse a:
Entradas (Atom)










