2009/06/15

"Euskarak Batzen gaitu" bideoak

Hirugarrenez "Euskarak Batzen gaitu", euskeraren aldeko jaia ospatu genuen Sopelan.
Beherago eskegitako bideoetan ikusten dozuenez, parte hartze handia izan zen. Bai afarian, bai kalean egindako kantaldian.
Guztira frontoian 250 pertsona bildu ginen afaritarako, eta bertan parte hartu zuten talde eta elkarteak aurten 30 izan dira.

Baina lehen-lehenengo, aipatzeko kontu bat daukagu (frontoian esan bagenuen ere, bertako akustika txarra zela eta, ez zen ia ezer ulertu), aurrenekoa beraz hau:
"Taberna ibiltariko" lagunei gure eskerrik beroenak. Eurei esker gure hirugarren kantaldia burutu ahal izan dugulako. Ez bakarrik hiru urtez musutruk etorri direlako, ez, aurten gainera egun berean beste konpromiso bat zeukatelako beste leku batean, eta azkenean beste leku horretan kantatu ostean gurera etorri zirelako, Sopelako saio bikoitza burutzera.
Beraz, ez dakigu datorren urtean berriz ere kantaldia errepikatu ahal izango den, baina behintzat orain artekoak benetan eskertzen dizkiegula.

Saioa, akustikaren arazoa alde batera utzita, primeran joan zen. Eskainitako sarrera guztiak saldu ziran eta gainera iaz baino talde gehiago erakutsi dute euskararen alde herrian lan egiteko gogoa. Hau baita, azken batean afari-kantaldi honen helburua.

Hona hemen "Euskarak Batzen Gaitu" bideo eta argazkitan. Zeuk gehiago izan ezkero eta eskegi gura badituzu, gurera mezu bat bidali: aitxuizuba@gmail.com











No hay comentarios: