Dagoeneko izango duzue zapatu honetako ekitaldiaren berri. Badaezpada gogora dakartzuegu berriz:
Ekainaren 13an, arratsaldeko 7etan, Taberna Ibiltari musika taldekoekin, LAIAK eta ERTZA tabernen artean kantu saio bat edukiko dugu. Geroago, 9etan Sopelako Pilotalekuan, herri afaria eta kantaldia izango dira.
Afariak 20 euro balio du eta azken tiketak salgai daude Udaletxean, Laubide dendan, Alemaniar tabernan, Larrabasterrako Yako dendan eta Ikastolako bulegoan.
Beraz, animo eta eztarriak afinatu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario