Aitxukideok goizaldera erabat nekatuta iritsi baginen uste dugu esfortzua azkenean merezi izan zuela. Eta ondo merezi gainera! Berriz ere ekitaldi honen inguruan Sopelako era askotako jende ezberdina ikusi genuelako. Eta emaitzak ikusten direnean lana ere gustorago egiten da!
Ekitaldiaren lehenengo saioa Anjek zabaldu zuen bete-beterik zegoen Laiak tabernan. Zer esanik ez, kontzertu bikain bat giro ederrean.
Kantaldiaren filosofia ere ederki laburbiltzen du Anjek kantatu zuen azken abestiaren leloan: AIPA NAZAZU GUTXIAGO, MINTZA NAZAZU GEHIAGO.
Azkenean hainbat lagunen zorionak jaso zituen Anjek. Goian ikusten dozuen moduan bere izenkidea den lagun batena ere: Anjel Iribarrena.
Gero Taberna Ibiltarikoak heldu ziran, eta Anjerekin eta herriko talde ezberdinekin jaialdia jarraitu zuen goizaldeko orduetararte Urko kiroldegian.
Den dena artikulu bakar batean ostiralekoa laburbiltzea erraza ez denez, blogaren albo batean egun horretan grabatu ziran bideo batzuk eskegiko ditugu.
Eta datorren jaialdirarte!
Jaialdiko bideo ezberdin batzuk ikusteko hona hemen zenbait lotura:
No hay comentarios:
Publicar un comentario