2010/11/23

Guk ere euskaraz






Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dute elkarlanean Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta erakunde eta hiriko eragile ugarik.
Besteak beste, http://www.nikereeuskaraz.net/webgunearen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egingo dute: Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Norbakanakoaren konpromisoa bilatzen du ekitaldi honek, euskara erabiltzeko konpromisoa alegia.


Atxikitu zu ere!

No hay comentarios: