Euskaraz Interneten zer ikusten dugun hobeto ezagutzeko asmoz ebizi proiektua sortu da. Bertan, nabigatzaileek euskaraz gehien ikusten diren webguneak zein diren jakin dezakete.
Orain arte ez da gure hizkuntzan dauden webguneen rankinik egon. Cybereuskadi izan zen horrelako rankin bat egin zuen lehena baina hor gaztelera hutsezkoak ere agertzen dira eta ebizin ez.
Rankina egiteko ez da irizpide bakar bat erabili, hiru baizik: Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen bozketak. Alexan gaur egun Interneteko webguneen rankin nagusiaren informazioa hartu dugu. Horri Googlek bilaketak ordenatzeko daukan beste irizpide bat gehitu zaio: Page-Rank.
Azkenik, Web 2.0 garai honetan, nola ez, jendearen parte hartzea ere bideratu da, eta bozketen bidez euren iritzia jaso da. Indarrean egon den epe honetan, guztira, 1.200 bozketa inguru jaso dira.(Gehiago irakurri)
Via Sustatu
No hay comentarios:
Publicar un comentario