Duela urte batzuk Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta ARGIA astekariak elkarlanean kaleratu zuten Bilboz Badakit mahai jolasa, hiria hobeto ezagutzeaz gain, aisialdian euskararen erabilpena suspertzeko asmoz. Orain, jolas hori oinarri hartuta, CD-Rom formatuko jolas interaktiboa eta Interneterako bertsioa sortu ditu Euskara Sailak.
Jolasak Bilbori buruzko 1.500 galdera-erantzun ditu, sei gai edo ataletan banatuta: artea, historia, kirola, natura, jaiak eta kultura. Jokalariak gai edo atal bakoitzeko galdera bat gutxienez ondo erantzun beharko du, ahal den denborarik laburrenean.Bilboz Badakit jolasaren web bertsioa webgune honetan bertan duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario