"Lankide bati gertaturikoak aspaldiko kontu bat piztu zuen sarean, eta horren harira galdera iritsi da gaur Eusko Legebiltzarrera. Aralarreko Mikel Basabek egin dio Blanca Urgell Kultura sailburuari: ea ETBko kazetarien ohitura hori, euskaldunei esanak erdaraz errepikatzeko eskatzekoa, ezabatu daitekeen, eta euskara agerikoagoa izan daitekeen horrela ETB2n. Urgellek erantzun dio ados dagoela euskararen bisibilitatearen kontuarekin, zentzuzkoa dela euskaldunen hitzak behin esan eta bi kateetan agertzea, baina gehitu du gauzak horrela egitea, "normaltasunaren" seinale diela, eta gainera hala omen dago adostua eta arautua: elebidunei bi aldiz eskatzea gauza."
Luistxo Fernandezek idatzia
Luistxo Fernandezek idatzia
No hay comentarios:
Publicar un comentario