
Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:
- euskararen alde lan egiten duten elkarteen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea
- Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea
- gomendioak eta proposamenak egitea
- eta elkarte eta erakundeen arteko harremanetarako eta komunikaziorako foro gisa jardutea.
Batzordeak kide hauek izango ditu: Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari (Kulturako diputatua, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua) eta erakunde hauetako ordezkari bana: Eudel, Alkarbide, Azkue Fundazioa eta euskararen alde lan egiten duten elkarteak, erakundeak eta pertsona ospetsuak.
Kulturako diputatuak berak izendatuko ditu elkarteak, erakundeak eta pertsonak, foru agindu bidez, eta Josune Ariztondo Kultura diputatua izango da lehendakari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario