Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hamar urteko lana aurkeztu dio Iñigo Lamarca EAEko Arartekoari gaur Donostian, eta Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak gogorarazi du "EAEn euskarari status ofiziala esleitu eta legeak hizkuntz eskubideak aitortu arren, horien bermerako mekanismo juridiko-administratibo eraginkorrik ez dela abian jarri”.
Hamar urte horietan "hizkuntz eskubideen urraketak errepikatu" egin direla salatu du. Petriatiren arabera, euskararen normalizazioari ez zaio behar bezain beste garrantzi eman, eta ondorioz, "ez da behar beste aurreratu".
2001etik 2010era bitartean egindako lana txosten batean bildu zuen Behatokiak pasa den abenduan.
Berria
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario