2012/10/09

Argihizkiak



GETXO
Erakusketa-inaugurazioa
ARGIHIZKIAK

Algortako Torrene aretoan
Gaur, urriak 9, 19:30ean

Egizuk, "UK" aldizkariak eta Getxophotok argazkilaritza eta literatura uztartzeko uda aurretik burututako ArgiHizkiak lehiaketako lanik hoberenak ikusgai izango dira gaurtik eta hilabetea amaitu arte Algortan. Arratsaldeko 19:30etik aurrera, Torrene kaleko erakusketa gelan kulturzaleak izango dituzte zain Getxoko 15 argazkilariren obrek eta haietatik inspirazioa hartuta lehiakideek eratorritako literatur lan laburrek, sms mezuz edota posta elektronikoz idatzitakoak. Bihar bertan argazkiei egokitutako testuen egileak jakinaraziko badituzte ere, aurretik ezaguna da nortzuen erretratuen erabili diren. Horrela, Kepa Acero, Gonzalo Azumendi, Ane Basagoiti, Fatima Diez, Naiara Goikoetxea, Jose Ignacio Lobo Altuna, Juan Luis Markaida, Jose Mari Martinez "Bubu", Mikel martinez de Osaba, Oscar Martinez, Konrado Mugertza, Carlos Terreros, Hodei Torres, Peru Urresti eta Pedro Zarrabeitiaren irudiez gozatu ahal izango da. Argazkian, Fatima Diezen ekarpena / © Fatima Diez.


 

No hay comentarios: