2012/10/10

Hautagai gehienek ia ez dute euskara erabiltzen Twitterren


Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaien artean, Laura Mintegik (EH Bildu) bakarrik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago Twitter sare sozialean. Hain zuzen ere, txioen %59,20 euskaraz egin ditu Mintegik, eta %40,80 gaztelaniaz.


Iñigo Urkulluk (EAJ) %21,60 egin ditu euskaraz eta %78,30 gaztelaniaz. Aitor Urrestik (Equo) %17,70 egin du euskaraz eta %82,30 gaztelaniaz. Mikel Aranak (Ezker Anitza) %7 euskaraz egin ditu eta %93 erdaraz. Patxi Lopezek (PSE-EE) eta Antonio Basagoitik (PP) ez dute euskaraz bat ere egin, eta Gorka Maneirok (UPD) %0,10 baino ez. 
DeustoSareLab Deustuko Unibertsitateko ekimenak egin du ikerketa hautagaiek sare sozialetan zenbat euskara erabiltzen ari diren jakiteko. DeustoSareLab-ek elkarrizketa, eztabaida, sorkuntza eta ezagutza bultzatzeko asmoa du nortasun digitalaren eremu eta ikuspegi ezberdinetatik. Azterketa irailaren 23an hasi zuen eta urriaren 7an amaitu du.

Berria

No hay comentarios: